HARRI LEHORRARI BURUZKO JARDUNALDIAK

XIII. APSAT TOPAKETA 2025
2025EKO AZAROAREN 14-16, ANDORRA

HARRI LEHORRARI BURUZKO JARDUNALDIAK

XIII. APSAT TOPAKETA 2025

Harri lehorrerako eta arkitektura tradizionalerako elkartea

 

Harri lehorrari buruzko jardunaldiak (XIII. APSAT topaketa 2025) 2025eko azaroaren 14tik 16ra egingo dira Andorran, eta helburu dute harri lehorra eta arkitektura tradizionala babestea eta horren berri ematea. Honako honetan, Interreg POCTEFA Petra proiektuarekin elkarlanean egingo dira jardunaldiak. Pirinioetako harri lehorrezko arkitektura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko eta hura sustatzeko kultura-proiektua da Petra. Petra proiektuaren % 65 Europak kofinantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Andorra, Espainia eta Frantzia herrialdeen arteko mugaldean integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da.

Arkitektura-elementuak eta oso bereziki erro tradizionalekoak ez dira iraganeko baliabideak; aitzitik, oraingo eta geroko aukera dira, eraikuntza modernoaren alternatiba direnez gero. Aukera jasangarria dira gaur egun, bai maila ekonomikoan, bai ingurumenekoan; horren zalantzarik ez dago.

Harri lehorra eta arkitektura tradizionala kultura- eta paisaia-ondarearen ezinbesteko elementuak dira. Mendiko, lautadako eta kostako paisaiak modelatu dituzte eta denboran zehar toki horietan bizi izan den jendearen bizimoduen lekukotza biziak dira. Hori dela eta, 2018an, «Harri lehorraren artea: ezagutzak eta teknikak» nazioarteko hautagaitza gizadiaren kultura-ondare immaterial izendatu zuen UNESCOk –Andorran ere aintzatespen hori jaso zuen 2024an–. Eraikuntza horiek balio izan dute natura-baliabideak aprobetxatzeko. Gainera, biodibertsitatea bermatu dute eta nekazaritza eta abeltzaintzarako baldintzak hobetu dituzte.

Jardunaldiak hiru arlo nagusitan banatzen dira:

  1. Ondarea ikertzea. Harri lehorreko eraikuntzari lotutako azterketa, inbentarioa, katalogazioa, paisaia, kontserbazioa eta hiztegia.
  2. Prestakuntza eta egiten jakitearen transmisioa. Prestakuntza, dela arautua dela arautu gabea, eraikuntza-teknika tradizionalak aplikatzeko jardunbide egokiak bermatzeko ezinbesteko tresna gisa ulertuta.
  3. Arkitektura eta eraikuntza tradizionala. Teknika eta material tradizionalak erabiltzea, bai obra berrirako direnak bai egitura historikoak birgaitzeko direnak.

Azaroaren 16an (igandea), goizean, azken edizioetan bezalaxe, mahai-inguru bat egingo da jende guztiarentzat. Kataluniako Gremi dels Margers[1] (AGMC) elkarteak antolatuko du. Gainera, XIV. topaketaren (2027) egoitza aurkeztuko da eta V. Harri Lehorra saria emango dio APSATek harri lehorrari buruzko lanean garrantzi nabarmena izan duen entitate edo pertsonari.

 

[1] Ezponda-egileen gremioa.

 

PARTE HARTZEKO MODUA

Jardunaldietan, akademiko gonbidatuek hitzaldiak emango dituzte eta, horiez gain, komunikazioak antolatu dira, hiru arloen arabera.

Komunikazio bat aurkeztu nahi dutenek haren laburpen bat bidali behar dute (500 karaktere zuriuneak kontuan hartuta) 2025eko ekainaren 30a baino lehen helbide honetara: contacte_patrimoni@govern.ad. Katalanez, gaztelaniaz edo frantsesez idatz daitezke.

Testu osoa 2025eko uztailaren 31 baino lehen bidali behar dute egileek. Hiru hizkuntzetako edozeinetan idatz ditzakete.

Batzorde Zientifikoak berrikusi eta onetsiko ditu testuak. Emaitzak 2025eko abuztuaren 31n argitaratuko dira. Laburpenak laburpenen liburuan argitaratuko dira; webgune honetan bertan kontsultatu ahalko da.

Egile baieztatuek PowerPoint formatuko aurkezpen bat bidali beharko dute, ahozko komunikazioaren osagarri, urriaren 31 baino lehen.

Parte-hartzaile hautatuek nahitaez parte hartu beharko dute jardunaldietan aurrez aurre, komunikazioak aurkeztu nahi badituzte.

BATZORDE ZIENTIFIKOA

Josep Miquel Martí Rom

Associació de la Pedra Seca i l'Arquitectura Tradicional (APSAT)

Isabel de la Parte Cano

Departament de Patrimoni Cultural d'Andorra (PCA)

Amalia Sanz Bonet

Institut per al Desenvolupament i la Promoció de l'Alt Pirineu i Aran (IDAPA)

Idoia Arauzo González

Comunitat de Treball dels Pirineus (CTP)

Adrià Sánchez Calvillo

Universitat de Lleida (UdL)

Amal Beraich

Parc naturel régional Pyrénées ariégeoises (PRPA)

Patricia Heiniger-Casteret

Université de Pau et de Pays de l'Adour (UPPA)

Alejandro Asín Langa

Comarca de Sobrarbe

Christelle Frau

Parc naturel régional des Pyrénées catalanes (PNRPC)

Josep Maria Fortià Rius

Associació de la Pedra Seca i l'Arquitectura Tradicional (APSAT)

Hizlariak


Ermengol Gassiot Ballbè

Ermengol Gassiot Ballbè

Cristina Thió Lluch

Cristina Thió Lluch

Carlos Fernández Piñar

Carlos Fernández Piñar

Frédéric Berthommier

Frédéric Berthommier

Agenda

14 Azaroa, 2025
PETRA proiektuko kideen bilera (kideentzako bakarrik da)
09:00 - 13:00, Andorrako Kultura Ministerioa

- Harri lehorrari buruzko jardunaldiak. XIII. APSAT topaketa 2025

Akreditazioak entregatzea
14:00 - 15:00, Consòrcia aretoa
Inaugurazio-ekitaldia
15:00 - 15:30, Consòrcia aretoa

- 1. arloa: Ondarea ikertzea

Harri lehorreko eraikuntzari lotutako azterketa, inbentarioa, katalogazioa, paisaia, kontserbazioa eta hiztegia.
Sarrerako hitzaldia
15:30 - 16:00, Consòrcia aretoa
Komunikazio laburrak
16:00 - 19:00, Consòrcia aretoa
Mahai-ingurua
19:00 - 19:30, Consòrcia aretoa
15 Azaroa, 2025

- 2. arloa: Prestakuntza eta egiten jakitearen transmisioa

Prestakuntza, dela arautua dela arautu gabea, eraikuntza-teknika tradizionalak aplikatzeko jardunbide egokiak bermatzeko ezinbesteko tresna gisa ulertuta
Sarrerako hitzaldia
09:00 - 09:30, Consòrcia aretoa
Komunikazio laburrak
09:30 - 11:30, Consòrcia aretoa

- TAILERRA (JARDUERA PARALELOA)

FAMILIA TAILERRA: HARRI LEHORREKO MINIATURAZKO ERAIKUNTZAK
11:00 - 13:00, HALL CENTRE DE CONGRESSOS
Mahai-ingurua
11:30 - 12:00, Consòrcia aretoa
Rec del Solà bisitatzea
12:00 - 14:00, Rec del Solà

- Bisita

Bazkaria
14:00 - 15:30,

- 3. arloa: Arkitektura eta eraikuntza tradizionala

Teknika eta material tradizionalak erabiltzea, bai obra berrirako direnak bai egitura historikoak birgaitzeko direnak
Sarrerako hitzaldia
15:30 - 16:00, Consòrcia aretoa
Komunikazio laburrak
16:00 - 19:00, Consòrcia aretoa
Mahai-ingurua
19:00 - 19:30, Consòrcia aretoa
16 Azaroa, 2025

- Bukaera-ekitaldia

Ezponda-egileen elkartearen topaketa
10:00 - 11:00, Cal Pal espazio soziokulturala
Harri Lehorraren 6. Astearen (2025) aurkezpena
11:00 - 11:15, Cal Pal espazio soziokulturala
APSATen saria ematea
11:15 - 11:30, Cal Pal espazio soziokulturala
Hurrengo topaketa aurkeztea eta erreleboa entregatzea
11:30 - 11:45, Cal Pal espazio soziokulturala
Bukaera ekitaldia
11:45 - 12:00, Cal Pal espazio soziokulturala
Sant Martí de la Cortinada eta Cal Pal bisitatzea
12:00 - 13:00, Cal Pal espazio soziokulturala
Amaierako bazkaria
13:20 - 15:30, Cal Pal espazio soziokulturala

INFORMAZIO GEHIAGO

Laburpenak bidaltzeko azken eguna

2025eko ekainaren 15a

Testuak bidaltzeko azken eguna

2025eko uztailaren 31

Proposamen onartuak argitaratzeko eguna

2025eko abuztuaren 31

Ostatua

Erreserba erraza andorraturisme.ad helbidean

 

Jardunaldiak egingo diren egunak

2025eko azaroaren 14a, 15a eta 16a

Ordutegiak

  • Ostirala, azaroaren 14a, 14:00etatik 19:00etara
  • Larunbata, azaroaren 15a, 9:00etatik 13:20ra eta 15:30etik 19:00etara
  • Igandea, azaroaren 16a, 10:00etatik 12:00etara

Egoitzak

Consòrcia aretoa. Andorra la Vellako kongresu-zentroa

Consòrcia aretoa

Andorra la Vellako kongresu-zentroa
Azalera:: 570 m2
Edukiera: 150

Azaroaren 14ko eta 15eko lan-saioak egingo dira espazio honetan.

Nola iritsi hara
Cal Pal de la Cortinada

Cal Pal de la Cortinada

Tokirainoko distantzia:: 11,3 km
La Cortinada, Ordino

Azaroaren 16ko goizeko lan-saioa egindako da toki honetan, 10:00etatik aurrera. Cal Pal eta Sant Martí de la Cortinada bisitatzea.

Nola iritsi hara
Rec del Solà

Rec del Solà

Tokirainoko distantzia:: 650 m
Denbora, oinez joanez gero: 15 min

Nola iritsi hara

Irudi galeria

Zeini esker antola daitezke jardunaldiak?

Antolatzaileak